Mutiloarrek egun pasa egingo dute Lizarraldera urriaren 21ean
Mutiloatik Nafarroako Lizarraldera joango dira egun pasa hilaren 21ean, 09:30ean abiatuta. Goizean, Abartzuzako Irantzuko monastegira joango dira eta bertan 12:00etan bisita gidatua egingo dute. Ondoren, 14:30ak aldera, Lakar herrian dagoen Lezaun upat...
Ikastaroak
Bestalde, eskulan ikastaroa martxan da dagoeneko. Aurten, ostegunetan izango da 15:00etatik 18:00etara. Matrikula 50 euro da. Soinketa ikastaroa, berriz, astearte eta ostegunetan da, 19:00etatik 20:00etara, ganbaran. Zumba, euskara eta euskal dantza ikastaroak antolatzeko aukera ere badago, gutxienekojende kopurua balego. Udaletxean eman behar da izena.