Garingo mendi lasterketa iruditan
Asteburuan ekin diote Goierri Trail Kopari, Garinen jokatutako mendi lasterketarekin. Denera 265 lagunek parte hartu dute eta horietatik 224 iritsi dira helmugara. Euriak erabat lokaztuta utzi du 11 kilometroko ibilbidea.
Gizonezkoetan Beñat Katarain zegamarra izan da nagusi; lasterketare haseratik ihes egin eta bakarka egin zuen ibilbidea. 53:43ko denbora behar izan zuen, Martin Diez segurarrak baino bi minutu gutxiago. Xabi Lete oñatiarra irabazlearengandik 3 minutura helmugaratu zen.
Emakumezkoetan berriz, Veronica Dominguez arabarra izan da azkarrena, 1:09:22ko denborarekin. Maddi Mujika elgoibartarrak (minutu eta erdira) eta Vanesa Pelaez andoaindarrak (hiru minutura) osatu dute podiuma.