Aratz Igartzabal gabiriarra, Erniarraitz txapelketako lehen finalista
Azkoitiko kultur etxean jokatu zen atzo bertsolari gazteen Erniarraitz txapelketa. Bi goierritar aritu ziren kantuan: Aratz Igartzabal gabiriarra eta Maialen Akizu urretxuarra. Eta ondoan izan zituzten, Oier Etxeberria, Aitor Servier, Joanes Illarregi eta Txaber Altube. Saioko puntuaziorik altuena (236,5 puntu) gabiriarrak eskuratu zuen eta zuzenean sailkatu da martxoaren 16an Azpeitian jokatuko duten finalera. Akizu laugarrena izan zen, 222,5 punturekin.