Gaur hasiko dira festetako helduen danborradaren entseguak
Haztegi Ikastolako pilotalekuan hasiko dira gaur Santikutz jaietako danborradarako entseguak. Entsegua hasteaz gain, parte hartzeko izena ere gaur eman beharko dute parte hartu nahi duten legazpiar guztiek.Gaurko entsegua 20:00etan izango dadatozenak e...
Haztegi Ikastolako pilotalekuan hasiko dira gaur Santikutz jaietako danborradarako entseguak. Entsegua hasteaz gain, parte hartzeko izena ere gaur eman beharko dute parte hartu nahi duten legazpiar guztiek.
Gaurko entsegua 20:00etan izango dadatozenak ere ordu berean izango dira. Ikastolako pilotalekuan elkartuko dira urte askoan Legazpiko helduen danborrada antolatu duten herritarrak, tartean Floren Gutierrez eta Mikel Gurrutxaga. Helduen danborrada maiatzaren 2an aterako da eta Legazpiko kaleetan barrena egingo du ibilbidea.
Dagoeneko finkatu dituzte datozen entseguen egunak. Apirilaren 10, 13, 17, 20 eta 24an egingo dituzte; asteartetan eta ostiraletan. Entsegu orokorra apirilaren 26an izango da Domingo Agirre eskolako pista estalian.
Entsegu orokorra egun berean egingo dute haur danborradan parte hartuko dute umeek. Ez dituzte oraindik entsegu egunak zehaztu.













