Euskara, sormena eta literatura uztartu nahi dituzte. Amaierako ekitaldian Joxean Artze omenduko dute. Ekitaldi gehiago ere antolatu dituzte ostiralean eta larunbatean
Nazioarteko Liburuaren Egunaren atarian, euskara, sormena eta euskal liburuak izango dira berriro ere protagonista Beasainen, Herri Ekimena taldeak antolatuta. Ostiralean hasiko dira ekitaldiak. 17:30ean, udal bibliotekan: iazko Beasaingo Idazlan lehiaketan saritutako Martin Kortaberria (prosa), Oihane Lopez (olerkia) eta Irati Jauregiren (bertsoa) lanak aztertuko dituzte irakurle taldekoek.
Larunbatean, berriz, eta idazlan lehiaketarekin lotuta, ekitaldi bikoitza egingo dute Igartzako jauregian. Batetik, 11:00etan, hasierako urteetako idazlan lehiaketa irabazi zuten bost lagun elkartuko dira
Istorio haien historiak kontatuz: Ainhoa Galpar- soro, Aitor Sarriegi, Naroa Goikoetxea, Ekaitz Goikoetxea, eta Gabino Murua epaimahaiko kidea. Jarraian, 12:00etan, aurtengo idazlan lehiaketako sari banaketa ekitaldia egingo da.
Artzeri omenaldia
Bestalde, igandean bat egingo dute aldarrikapenak eta festak. Adin desberdinetako herritarrak eskuan liburuak dituztela aterako dira kalera eta 11:30ean Ezkiaga auzotik abiatuta, kalejirara gehitzen joango dira herritarrak. Herriko ikastetxe guztiek bidean finkatutako geltokietan, 3-4 minutuko ikuskizun laburrak egingo dituzte. Trikitilariek, txistulariek, Kantujirako kideek eta Batukada Feministakoek girotuko dute kalejira.
Amaierako ekitaldia Dolarea parkean egingo dute, eta hil berria den Joxean Artze sortzailea, poeta eta txalapartaria omenduko dute. Joxe Goikoetxea antolatzaile taldeko kideak dioenez, «Artzeren biografia landu dute ikastetxeetan eta atalka haurtzaroan, Ez dok 13, sormena, euskara, txalaparta denen artean biografia txukun bat osatuko dugu Artze nor zen ezagutu dezagun». Ordiziako Amets Bide Ballet dantza taldekoek ere parte hartuko dute amaieran, eta Kantujirako kideen eta hainbat musikariren laguntzarekin, Artzeren
Txoria Txori kantua abestuko dute parte hartzaile guztiek elkarrekin. Txalapartariak ere ezin dira falta Artzeren omenaldian eta Mikel Fernandino eta Amaia Zabalua herriko txalapartariek saioa eskainiko dute.
Artzeren
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik esaldi ezaguna gogoan hartu, eta euskararen aldeko jarrera egokia eta konpromisoa hartzea nahi dute antolatzaileek.
Egitaraua
Ostirala:
· Irakurle taldea. 17:30ean, Udal Bibliotekan, iazko Beasain Idazlan lehiaketan sarituak izan direnen hainbat lagunekin solasaldia.
Larunbata
· Istorio haien historiak. 11:00etan, Igartzako jauregian. Lehenengo urteetako Beasain Idazlan lehiaketako hainbat lagunekin solasaldia.
· Sari banaketa. 27. Beasain Idazlehiaketako sari ematea, Igartzako jauregian.
Igandea
· II. Euskal liburuak kalera. 11:30ean Ezkiaga auzotik hasi eta Dolarea parkera bitartean, kalejira eta ikuskizunak. Bukaeran Joxean Artze omenduko dute.