Jon Ander Aranburu eskiatzaile zumarragarra, bigarren Euskadiko txapelketan
Larra-Belaguan jokatu da Bandres-Karolo proba larunbatean.
Atzo Bandres-Karolo mendiko eski proba jokatu zen Erronkariko Pirinioetan. Euskal Herriko txapelketa ere jokoan izan zen. Jon Ander Aranburu zumarragarra bigarren postuan sailkatu zen. Proba Asier Labairu nafarrak irabazi zuen.












