Azkeneko 30 urtean lehenengo igande arratsaldean ohiturazkoa zen irudirik ez da ikusi ahalko, aurten, Lazkaon. Haurren danborradarik ez dute antolatu, haur gutxiegik eman dutelako izena. 31. ekitaldia izango zukeen, egin balitz, igande honetan.Leheneng...
Haurren danborradako une bat, iazko festetan // A. Maiz
Azkeneko 30 urtean lehenengo igande arratsaldean ohiturazkoa zen irudirik ez da ikusi ahalko, aurten, Lazkaon. Haurren danborradarik ez dute antolatu, haur gutxiegik eman dutelako izena. 31. ekitaldia izango zukeen, egin balitz, igande honetan.
Lehenengo danborrada 1987an egin zuten. Harrezkero, urtero-urtero, hutsik gabe astindu dituzte herriko neska-mutikoek upelak eta danborrak, San Prudentzio auzotik plazara.
Mario Aragon lazkaotarra izan da antolatzaile. «Goibel baino gehiago, amorrazioz» dago. «Inplikazio falta sumatzen dut Lazkaon, ez jada danborradan soilik, orokorrean baizik. Haurren eta familien interesik eza ere bai». Helduena ere ez da izango.
Haurren erdiak
Izen-emate garaian 60 bat ume soilik agertu ziren irteteko prest. Gutxiegi. «150 bat atera izan gara. Upelak, danborrak halako bi behar dira, itxuraz egiteko».