Aurtengo Santikutz festak ez dira, ofizialki, datorren astelehenera arte hasiko. Onfire taldeak kudeatutako txosnagunean eta Gaztetxean, ordea, jaiei hasiera emango diete bihar
Hastear dira Legazpiko Santikutz jaiak. Aurten, egutegiak hala aginduta, Santikutz eguna maiatzak 3 ostegunean egokitu da eta festak astebetez luzatuko dira. Hasi, gazte legazpiarrek antolatutako ekintzekin hasiko dira bihar. Hain zuzen, Legazpiko Gazte Asanbladak antolatutako ekintzak eta Onfire emakume taldeak kudeatuko duen txosnan hasiko dira jaiak. Gazteen jaiak izango dira, horrenbestez, santikutzetako atarikoak datorren astelehenera arte ez baitira egitarau ofizialak hartzen dituen ekintzak hasiko.
Bihar Korostiko IV. Igoera Bertikala eta bikoteka Legazpiko Gurutzera igotzeko aukera; iaz 35 bat bikotek parte hartu zuten. Igoeraren ondoren Gaztetxean egingo dute luntxa eta aurtengo Santikutz jaietako lehenengo txupina botako dute Gaztetxean bertan. Gazte Asanbladakoek festen lekukoa Onfire taldekoen txosnaguneari emango diote Kolokoiaren igoeraren ostean.
Txosnaguneko egitaraua oparoa da. Ekintza guztien artean Egun Morea, igandean ospatuko dutena. Astelehenean egitarau ofizialaren barruko ekintzak hasteaz batera, txosnagunekoak urritu egingo dira nahiz eta ez diren amaituko.
Sorgintxulo pregoilari
Astelehenean Legazpiko X. Haurren Pilota Txapelketako finalekin hasiko da jaietako egitarau ofiziala. Legazpiko erraldoien eta buruhandien konpartsak kalera aterako dira eguerdian eta kaleak txupinazoa bota bitar-tean girotuko dituzte. Txupina bota eta Sorgintxulo aisialdi taldeko kideek pregoia irakurriko dute. Sorgintxulo sortu zutela hogei urte betetzen dira aurten eta urteurrenagatik haiek izango dute pregoia egiteko ohorea.
Kuadrilla bazkaria astelehenean izango da eta jai antolakuntzak gogorarazi nahi die parte hartzaileei nork bere bazkaria eraman beharko duela eta baserritar jantzita joatea ere eskertua egongo dela.
Xake txapelketa, binakako pilota txapelketa eta, egunari amaiera emateko, Legazpiko Gure Esku Dago taldeak prestatutako kontzertua.
Datozen egunetan
Jaiek ez dute Mirandaola Egunera arte etenik izango, maiatzaren 6ra arte. Haurren danborrada maiatzaren 1ean aterako da eta egun berean izango da, ohi bezala, Santikutz Klasika; 84.a oraingoan. Biharamunean ganadu feria eta haurren eta familien bazkaria izango dira eta gauean beste hitzordu garrantzitsu bat: herri danborrada aterako da Legazpiko kaleetara.
Santikutz Egunean Haztegi Ikastolari emango diote Olaria Saria Sustraiak dantza taldekoek ezpata dantza egin ondoren; larrain eta kapela dantzak ere eramango dituzte plazara dantzariek.
Maiatzaren 4an Legazpiko Musika Bandaren kontzertua eta 5ean Goitibera lasterketa nabarmendu daitezke.
Gazte Festak
Bihar, larunbata
· 10:30. IV. Korostiko Igoera Bertikala plazatik abiatuta.
· 13:00. Luntxa Gaztetxean.
· 13:30. Kolokoiaren igoera eta txupinazoa trikitilariz alaituta.
Maiatzak 2, asteazkena
· 20:00. Danborradako afaria Gaztetxean.
Maiatzak 4, ostirala
· 19:00. Pintxo potea eta kontzertu akustikoa.
· 23:00. Soinuz Blai erromeria.
Maiatzak 5, larunbata
· 20:00. Kontzertuak: Arraio, Nafarroa 1512, The Friday’s crew, Azken sustraiak, Against Llou.
Txosnagunea
Bihar, larunbata
· 18:00. Txosna irekiera trikitilariekin.
· 20:30. Kontzertua: Terra Incognita.
· 23:30. Kontzertua: Sukarra 37.
· 01:00. Bingoa, sariekin.
· 01:30. Kontzertua: Guri 5.
Etzi, egun morea
· 12:30. Irekiera.
· 13:00. Bertsosaio Morea.
· 14:30. Bazkari Morea. Txartelak 10 euroan salgai honako tabernetan: Karibe Berri, Karibe Zahar, Ibai Ondo, Giroa, Kukue eta Katilu.
· 16:30. Kontzertua: Erein.
· 19:30. Kontzertua: Trikuarri.
· 00:00. DJ Lilith&Dabu selektah.
· 00:00-01:30. Nor da Nor jolasa sariekin.
· 02:00. Dj JaviLaz.
SANTIKUTZ JAIAK
Apirilak 30, astelehena
· 12:30. Irekiera.
· 18:00. Irekiera.
· 20:00-21:00. Ordu Mozkorra I.
· 00:00. Tropikal Gaua.
· 02:00-03:00. Ordu Mozkorra II.
Maiatzak 1, asteartea
· 12:00. Sagardo eta pintxo dastaketa.
· 18:00. Irekiera.
· 22:30. Bertso Musikatuak.
Maiatzak 2, asteazkena
· 19:00. Irekiera. Gauean txosna festa.
Maiatzak 3, osteguna
· 19:00. Pintxo pote eta zozketak.
Maiatzak 4, ostirala
· 19:00. Irekiera.