Ostiralean 25 sagardo dastatzeeko aukera izango da. Larunbatean, Guri 5 eta Xabi Solanoren kontzertuak daude;. igandean, Tio Teronen Semeak dantza taldea
Txerriaren jaitsierarekin hasiko dira bihar Mutiloako San Pedro jaiak. Igandera bitartean, egitarau bete-betea prestatu dute herritar nahiz bisitarientzat. Jana eta edana ez dute faltako jai egunetan; bihar, paella, patata tortilla eta ardoa izango dituzte, eta ostiralean, sagardoa, oilasko erreak, taloak eta pintxoak. Iluntzean, Gipuzkoako 25 sagardotegitako sagardoa dastatzeko aukera ere izango dute Mutiloara gerturatzen direnek. Janari dagokionean, ohi bezala, oilasko erreak eta taloak eta pintxoak aukeran. Aurten ere jendetza espero dute Mutiloan.
Larunbatean, gazte bazkariaren eta herri afariaren bueltan elkartuko dira mutiloarrak; bi otorduetarako txartelak 943 80 11 66 telefono zenbakira deituta erreserbatu behar dira. Jan-edanarekin amaitzeko, igandean, txakolin dastaketa izango dute.
Bestelako ekitaldiei dagokienean, bihar, 18:00etan, gaztetxoen pilota partidak jokatuko dira: benjaminetan, Unax Zabaleta eta Zugatz Uzkudun, Joanes Galartza eta Aimar Zabaloren aurka lehiatuko dira; alebinetan, Kerejeta eta Eguren, Contreras-Sukiaren aurka; eta infantiletan, Askarai Goiburu, Belaunzaran-Erauskinen aurka.
Musikarik ere ezin falta festetan, eta larunbateko gaua indartsua izango da: 00:30etik aurrera, Guri 5 eta Xabi Solano tadeak izango baitira. Igandean, azkenik, 18:30ean, Tio Teronen Semeak musikari eta dantzari taldearen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da.
Gaueko autobusak
Ostiralean eta larunbatean Mutiloara joateko autobus zerbitzu berezia eskainiko du Goierrialdeak. Ostiralean, Lazkao, Ordizia (tren geltokian) eta Beasaindik (tren geltokian) Mutiloara joateko, 19:00etan eta 20:30ean irtengo da autobusa Lazkaoko Estankotik. Itzulerarako lau autobus egongo dira: 22:00etan, 01:45ean, 03:00etan eta 04:30-ean. Zegama, Segura (plaza) eta Zeraindik (markesina) Mutiloara joateko, berriz, 19:45ean eta 21:15ean irtengo dira autobusak Zegamatik; itzulerakoak 22:45 ean, 01:00etan, 02:30ean eta 04:00-etan izango dira. Larunbatean, Lazkaotik eta Zegamatik 22:30ean irtengo dira; itzulerakoak, Lazkao aldera, 02:00etan eta 03:30era, eta Zegama aldera, 03:00etan eta 04:30ean.