Santa Ana eguna ospatu dute Ordizian
Ordiziarrek, haien zaindariaren eguna ospatu dute gaur, Santa Ana eguna. Goizeko mezaren ondoren, prozesioan atera dute santua. Jarraian, agintarien ohiko soka-dantza dantzatu dute. Hainbat herritar ere gondidatu dituzte, tartean, Jesus Mari Garate dantza maisu handiaren alarguna, Kontxi Naldaiz. Oso hunkituta, “eskerrak eman” ditu Garateren oroimenez “jaietan egindako guztiagatik”. Udal agintariek dantza egin ondoren Irungo musika bandak kontzertua eskaini du Plaza Nagusian.
Hona hemen, goizak eman duenaren argazkiak.