Maiatzean egindako herri batzarrean azaldutakoaren harira, landa edo nekazaritza lurren antolaketa egingo du udalak, «katastroko landalurrak ondo jarri eta digitalizatuz». Mugak ondo eta benetako jabetzak zehaztea eta egon litezkeen akatsak zuzentze...
Maiatzean egindako herri batzarrean azaldutakoaren harira, landa edo nekazaritza lurren antolaketa egingo du udalak, «katastroko landalurrak ondo jarri eta digitalizatuz». Mugak ondo eta benetako jabetzak zehaztea eta egon litezkeen akatsak zuzentzea helburu izanik, «lur sail horien jabe guztiei interesatzen zaiela» uste du udalak
Proiektuaren bigarren fasean, herritar guztiei katastroko planoak jasotzeko deialdia egin zitzaien, «bakoitzak bere azterketa egin, mugakideak zeintzuk diren ikusi, mugarriak (baldin badaude) bistarazi, eta dena prest izan mugak finkatzeko». Dena den, oraindik herritar batzuek ez dute dagokien planoen kopia jaso, eta udaletik gogorarazi dutenez, urriaren 1era arteko epea dago planoak jasotzeko.
Proiektuaren helburuak
Mutiloako Udalaren esanetan, lur sailen mugetan dauden okerrak zuzentzea eta zalantzak argitzea da proiektuaren helburu nagusietako bat. Behin lur sailen jabetza zehaztuta, behin betiko mugak finkatuko dituzte GPS bidez. Horrekin batera, poligonoei eta partzelei izena eta zenbakia ipiniko diete.