«Kontsumo arduratsua, etikoa eta solidarioa» helburutzat hartuta, Segurako Udalak Azaroko Asteazkenak deituriko hitzaldi sorta antolatu du. Lau saioak Ardixarran izango dira, 18:30ean hasita. Gaurko hitzaldian, Goiener eta Izarkon izango dira protago...

«Kontsumo arduratsua, etikoa eta solidarioa» helburutzat hartuta, Segurako Udalak Azaroko Asteazkenak deituriko hitzaldi sorta antolatu du. Lau saioak Ardixarran izango dira, 18:30ean hasita. Gaurko hitzaldian, Goiener eta Izarkon izango dira protagonistak. Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumo kooperatiba da Goiener, eta bere helburua, «hiritarrek oinarrizko ondasun honekiko kontrola berreskuratzea da, honen garrantziaz jabetzea, energiaren kontsumo arduratsu eta iraunkorra bultzatuz». Datorren asteazkenean, azaroaren 14an, argindar fakturak irakurtzeko tailerra eskainiko du Goinerrek.
Izarkom, berriz, Euskal Herriko Telekomunikazio Operadore kooperatiba da. «Herritik bertatik sortzen den euskal proiektu kooperatibo eta demokratiko bat da: telefono eta Interneterako zerbitzuetara sarbidea bermatuko digun telekomunikazio zerbitzu multzo batez hornitzeko helburuarekin sortutakoa, kalitatezko baldintza teknikoei egokitutako eta kostu onargarrietan oinarritutako tarifen bitartez».
Olatukoop, Fiare eta Koop57
Azaroaren 21ean eta 28an beste hiru kooperatiba gertutik ezagutzeko aukera izango da: Olatukoop (Ekonomia sozial eta eraldaitzailea saretzen), Fiare (Finantza erakunde etiko eta kooperatiboa) eta Koop57 (Finantza zerbitzu etiko eta solidarioa).