Korrikak 6 ordu eta 58 kilometro egingo ditu Goierrin barrena
Korrika badator! Apirilaren 4tik 14ra egingo du Gares eta Gasteiz arteko bidea AEKren lasterketa erraldoiak; Goierrira, berriz, apirilaren 13an iritsiko da. Goizaldean sartuko da eskualdean, Legorretatik. Hamabost herritan barrena ibiliko da, eguerdira arte; legazpiarrek orduan utziko baitute lekukoa oñatiarren esku, Udanako gainean.
Aurten 21. edizioa du Korrikak, eta 11 egunez, zazpi herrialde zeharkatuko ditu, 2.560 kilometroko ibilbidea osatuz. Aurten, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi omenduko du AEK-k, euskara batua sortzen egindako lana aitortzeko.
Korrikak 58 kilometro egingo ditu guztira Goierrin. Legorretatik (06:03) sartuko da, eta Itsasondo, Ordizia, Beasain, Lazkao, Olaberria, Idiazabal, Segura, Zerain, Mutiloa, Ormaiztegi, Ezkio, Zumarraga, Urretxu eta Legazpi zeharkatu ondoren, Udanatik barrena Oñati aldera joango da, eguerdi partean.
Ibilbidea eta ordutegia:
- Legorreta …… 06:03
- Itsasondo …… 06:16
- Ordizia ………. 06:29
- Beasain ……… 06:42
- Lazkao ………. 07:01
- Olaberria …… 07:19
- Idiazabal ……. 07:54
- Segura ……….. 08:20
- Zerain ………… 08:42
- Mutiloa ………. 09:01
- Ormaiztegi …. 09:27
- Alegia, Santa Lutzi
- Zumarraga …. 10:25
- Urretxu ……… 10:31
- Legazpi ……… 10:57
- Oñati …………. 12:13