Korrika apirilaren 13ko goizaldean iritsiko da Goierrira

korrika-21-aurkezpena

Datorren urteko apirilaren 4tik 14ra egingo dute Korrika, Gares eta Gasteiz artean. Goierrira 13ko goizaldean iritsiko da, Legorretatik barrena, eta eskualde osoa zeharkatuko du, larunbat goizera bitartean. Gaur aurkeztu dute Korrikaren 21. edizioa, Donostiako San Telmo museoan.

Korrika_20_GoierrinGoierriko ibilbideari dagokionean, larunbat goizaldeko 05:45ean sartuko da eskualdean, Ikaztegietatik Legorretara. Ibilbidea ez dute oraindik erabat zehaztu, baina 09:56 aldean, Ezkiotik Urretxu-Zumarragara iritsiko dela azaldu dute antolatzaileek.

Klika izango da 21. edizioko lema, eta “euskararen aldeko hautua egiteko eta euskararen aroarekin bat” egiteko deia izan nahi du. Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi omenduko dute, kulturan eta euskalgintza arloan egindako lanagatik.

Mertxe Mujika AEK-ko koordinatzaile nagusiaren hitzetan, Korrikak hasierako helburu bikoitzari eusten dio: “babes ekonomikoa lortzea eta euskararen aldekotasuna sustatzea”. Hala, euskaltegiei bireratzen zaizkien baliabideak “ez nahikoak” direla azaldu du.

 

Utzi ekarpen bat

*

*

Send this to friend