Beasaingo areto futbol txapelketako bigarren fasea prest
Beasaingo Areto Futbol Txapelketa bigarren fasean da dagoeneko. Zehaztu dituzte ligaxka jokatuko duten zortzi taldeen izenak, eta baita partiden egutegia ere.
Lehen fasean hamalau taldek parte hartu dute. Zulo taldea izan da liderra, 33 punturekin, 11 partida irabazi eta bi galduta. Aranek bigarren egin du 30ekin eta Zintzharrik hirugarren, 26 puntu batuta. Horiekin batera, bigarren fasea jokatzeko sailkatu dira Jumanji, Jazpana, Garaitezinak, Rhusbi Kattalin eta Txerkole taldeak.
Bigarren faseari ekingo diote orain sailkatutako zortzi talde horiek. Hau izango da egutegia: