Astelehenean hasita mendi astea ospatuko dute
Datorren astelehenetik igandera bitartean Mendi Astea ospatuko dute , Ormaiztegiko Kirol Elkarteko mendi sailak antolatuta. Aurreneko egunetan, mendiarekin lotutako hainbat ikus-entzunezko emango dituzte arratsaldeko zazpietan, kultur etxean. Felipe Uriarte, Patricia Viscarret, Otsoa de Alda, Ander Lekue eta Lierni Unzurrunzaga eta Juan Vallejo mendizaleen lanak ikusi ahalko dira. Ikus-entzunezko bakoitzaren ondoren egile bakoitzarekin tertuliatxoa egiteko aukera ere izango da.Ostiralean emanaldiaren ondoren Ormaiztegiko Argazki Lehiaketa Herrikoieko sariak banatuko dituzte Mendi Astearen antolatzaileek. Ibilaldia eta gaztaina jana Igandean, urteroko mendi irteera egingo dute, goizeko zortzietan herrigunetik abiatuta. Ander Lekue antolatzaileak jakitera eman duenez «agertzen den jendearen arabera ibilbide bat edo bestea egingo dugu». Ibilaldia Itxune jatetxearen aurrealdean bukatuko dute eta hamaiketakoa banatuko dute parte hartutakoen artean. Mendi Asteari bukaera emateko berriz, gaztaina jana egingo dute, 18:00etan. Argazki Lehiaketa martxan Mendi Astea antolatzeaz gain, Ormaiztegiko Argazki Lehiaketa Herrikoia ere abian du dagoeneko Ormaiztegiko Kirol Elkarteak. Herritarrek bakarrik parte har dezakete eta bakoitzak argazki bana aurkeztu ahal izango du. Lanek urteroko moduan mendia gaiarekin lotura izan behar dute. 13×18 formatoan aurkeztu behar dira argazkiak udal liburutegian. Azaroaren 10era bitarteko epea izango dute entregatzeko. Epaimahiaren ustez argazkirik onena atera duenak, 130 euroko saria jasoko du. Bigarren geratzen denak 100 eurokoa eta hirugarrenak, 70 eurokoa. Lehiaketaren antolatzaileek [...]
Datorren astelehenetik igandera bitartean Mendi Astea ospatuko dute , Ormaiztegiko Kirol Elkarteko mendi sailak antolatuta. Aurreneko egunetan, mendiarekin lotutako hainbat ikus-entzunezko emango dituzte arratsaldeko zazpietan, kultur etxean.
Felipe Uriarte, Patricia Viscarret, Otsoa de Alda, Ander Lekue eta Lierni Unzurrunzaga eta Juan Vallejo mendizaleen lanak ikusi ahalko dira. Ikus-entzunezko bakoitzaren ondoren egile bakoitzarekin tertuliatxoa egiteko aukera ere izango da.Ostiralean emanaldiaren ondoren Ormaiztegiko Argazki Lehiaketa Herrikoieko sariak banatuko dituzte Mendi Astearen antolatzaileek.
Ibilaldia eta gaztaina jana
Igandean, urteroko mendi irteera egingo dute, goizeko zortzietan herrigunetik abiatuta. Ander Lekue antolatzaileak jakitera eman duenez «agertzen den jendearen arabera ibilbide bat edo bestea egingo dugu».
Ibilaldia Itxune jatetxearen aurrealdean bukatuko dute eta hamaiketakoa banatuko dute parte hartutakoen artean. Mendi Asteari bukaera emateko berriz, gaztaina jana egingo dute, 18:00etan.
Argazki Lehiaketa martxan
Mendi Astea antolatzeaz gain, Ormaiztegiko Argazki Lehiaketa Herrikoia ere abian du dagoeneko Ormaiztegiko Kirol Elkarteak. Herritarrek bakarrik parte har dezakete eta bakoitzak argazki bana aurkeztu ahal izango du.
Lanek urteroko moduan mendia gaiarekin lotura izan behar dute. 13×18 formatoan aurkeztu behar dira argazkiak udal liburutegian. Azaroaren 10era bitarteko epea izango dute entregatzeko.
Epaimahiaren ustez argazkirik onena atera duenak, 130 euroko saria jasoko du. Bigarren geratzen denak 100 eurokoa eta hirugarrenak, 70 eurokoa. Lehiaketaren antolatzaileek txapelketan zein Mendi Astean parte hartzeko deia egin diete herritarrei.