Elosegi kalea oinezkoentzat egokitzea izango da 2011n Lazkaoko lan nagusia
Aurreko ostegun iluntzeko batzarrean onartu zituen Lazkaoko Udalbatzak 2011rako udal aurrekontuak. Udalaren beraren aurrekontua 5.749.400 eurokoa da, eta iazko kontuaren parekoa edukiko du udalak ohiko gastuei eta inbertsioei aurre egiteko. Ohiko gastuaren igoera apaldu da azken urte honetan, eta «talde-lana oinarri hartuta gastuari eustea» izan da aurrekontu txostena prestatzerakoan udalak erabili duen irizpidea. Udalaren beraren kontuaz gain, Lazkao Lantzen SA udal enpresak 808.354 euroko saila izango du. Aurrekontu kontsolidatua, biak barne hartuta, 6.557.765 eurora igoko da. Gastuak sarrerak baino gutxiago izango direla aurreikusi dute, eta 410.000 euroko gerakina dago inbertsioetarako. Hain zuzen, 2007tik aurten arte ohiko gastuen atalak gora egin du urterik urte; 2008an aurreko urtearekiko %7 igo zen, 2009an %11. «Azpiegitura garrantzitsuak eta estrategikoak egin ditugula kontuan hartu beharra dago: haur eskola osorik udalak finantzatu zuen, kanpoko igerilekuen zabalkundea, Areria aretoa… Iaztik aurtenera gastuen igoera %1 soilik izan da», zehaztu du Albisuk. Udalak zuzenean edo hirugarrenen bidez jasotzen duen diru-sarrera ere krisia lehertu zenetik beheratu egin da. Sarreren sabaia 2008an izan zen, 6,2 milioi bildu baitzituen udalak (2007tik %3 gora); baina sarrera garbia 5,8 milioitan geratu zen, foru funtsera itzuli beharrekoagatik.
Aurreko ostegun iluntzeko batzarrean onartu zituen Lazkaoko Udalbatzak 2011rako udal aurrekontuak. Udalaren beraren aurrekontua 5.749.400 eurokoa da, eta iazko kontuaren parekoa edukiko du udalak ohiko gastuei eta inbertsioei aurre egiteko.
Ohiko gastuaren igoera apaldu da azken urte honetan, eta «talde-lana oinarri hartuta gastuari eustea» izan da aurrekontu txostena prestatzerakoan udalak erabili duen irizpidea.
Udalaren beraren kontuaz gain, Lazkao Lantzen SA udal enpresak 808.354 euroko saila izango du. Aurrekontu kontsolidatua, biak barne hartuta, 6.557.765 eurora igoko da. Gastuak sarrerak baino gutxiago izango direla aurreikusi dute, eta 410.000 euroko gerakina dago inbertsioetarako.
Hain zuzen, 2007tik aurten arte ohiko gastuen atalak gora egin du urterik urte; 2008an aurreko urtearekiko %7 igo zen, 2009an %11. «Azpiegitura garrantzitsuak eta estrategikoak egin ditugula kontuan hartu beharra dago: haur eskola osorik udalak finantzatu zuen, kanpoko igerilekuen zabalkundea, Areria aretoa… Iaztik aurtenera gastuen igoera %1 soilik izan da», zehaztu du Albisuk.
Udalak zuzenean edo hirugarrenen bidez jasotzen duen diru-sarrera ere krisia lehertu zenetik beheratu egin da. Sarreren sabaia 2008an izan zen, 6,2 milioi bildu baitzituen udalak (2007tik %3 gora); baina sarrera garbia 5,8 milioitan geratu zen, foru funtsera itzuli beharrekoagatik.