Ampo Ordiziak 39-23 galdu du liderraren kontra
Ampo Ordiziak ezin izan du ohorezko mailako oilarren arteko lehia irabazi. Azken asteetako emaitza onak ikusita, “ilusioz” heldu diote gaurko partidari, eta lehen zatian ondo aritu badira ere, La Vilak liga irabazteko hautagai nagusia dela...

Ampo Ordiziak ezin izan du ohorezko mailako oilarren arteko lehia irabazi. Azken asteetako emaitza onak ikusita, “ilusioz” heldu diote gaurko partidari, eta lehen zatian ondo aritu badira ere, La Vilak liga irabazteko hautagai nagusia dela erakutsi du berriz. Bigarren zatian egindako akatsak aprobetxatzen jakin dute La Vila-koek eta azkenean, 39-23 irabazi diote Ordiziari. Alacantetik punturik ekarri ez badute ere, Ampo Ordiziak sailkapeneko bigarren postuan jarraituko du datozen bi asteetan; izan ere, datorren asteburuan ez da ligako jardunaldirik izango.