Joseba Tapiak II. Karlistaldian idatzitako bertso musikatuak abestuko ditu azaroaren 13an Zumalakarregi museoan
Joseba Tapiak kontzertua emango du azaroaren 13an, larunbatean, Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan 20:00etan. Bertan Eta tira eta tunba diska aurkeztuko du, karlistek eta liberalek bigarren Karlistaldian idatzitako bertso musikatuak entzuteko aukera es...
Joseba Tapiak kontzertua emango du azaroaren 13an, larunbatean, Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan 20:00etan. Bertan Eta tira eta tunba diska aurkeztuko du, karlistek eta liberalek bigarren Karlistaldian idatzitako bertso musikatuak entzuteko aukera eskainiz. Joseba Tapiaren bosgarren diska horrek, gatazkaren ikuspegi bitxia ematen du, bertan parte hartu zutenen kezkak ezagutu baitaitezke bertsoen bidez. Lan horren iturri nagusienetakoa Antonio Zabalaren Karlisten bigarren gerrateko bertsoak liburua izan da, Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen duen Auspoa bildumakoa. Diskaren azala eta liburuxka hornitzen dituzten irudiak Zumalakarregi museotik ateratakoak dira.
Aurrez lekua ziurtatu nahi duenak Zumalakarregi museora deitu behar du. Dei batekin bi lagunentzako lekua hartu ahal izango da. Kontzertua doan izango da eta Tapiaren diska berriak berriz 15 euro balio ditu.