Joseba Tapiak kontzertua emango du azaroaren 13an, larunbatean, Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan 20:00etan. Bertan Eta tira eta tunba diska aurkeztuko du, karlistek eta liberalek bigarren Karlistaldian idatzitako bertso musikatuak entzuteko aukera es...
Irailaren hasieran egindako indusketa arkeologiko batzuen arabera, Murumendiko gainean Burdin Aroan eraikitako harresia dago. Suhar Arkeologia Taldeak egin ditu indusketak eta zeramika pieza ugari agertu dira. Pieza horiek denak eta harresitik ateratak...
Euskal Erakundeen arteko akordio bat dela eta, bihar, asteazkena, azaroaren 10a Memoriaren Eguna ospatuko da eta Zumarragako Udalak bat egingo du...
Maiatzeko hauteskundeei begira, gaur egun dagoen egitura politikoaren alternatiba gisa aurkeztu da EAJ eta alderdi abertzaleek osatutako koalizio baten aldeko apustua...
Goierriko kulturen arteko jaialdiak hamar urte bete ditu dagoeneko, eta larunbat honetako festarekin ospatu nahi dute urteurrena. Jaialdi ibiltariaren filosofiarekin hasi zen Sustraiez Blai, eta hamar urteotan Goierriko hainbat herritan izan da, munduko musikak lau haizetara zabaldu nahian. Hemendik aurrera ordea, jaialdia Ordizian finkatzeko asmoa dute antolatzaileek. Larunbatean, Madagaskar, Katalunia edota Uruguaiko doinuak eskainiko dituzte, debaldeko emanaldian. Jaialdia hamar urtez mantentzea lortu badute, «boluntarioen lanari eta ilusioari esker» izan dela azaldu zuten atzo antolatzaileek, Donostian egindako aurkezpen ekitaldian. Luis Camino musikaria eta bi sabel dantzarik lagunduta egin zuten agerraldia, eta Ordiziako jaialdian eskainiko dutenaren aurrerapen txiki bat ere eman zuten. Izan ere, Luis Camino eta Dilshad dantza taldeak elkarrekin egingo duten saioa izango da larunbateko kontzertuaren osagaietako bat. Haiekin batera, «mugarik gabeko rumba» egiten duen La Troba Kun Fu taldea etorriko da Kataluniatik. Kartel buru moduan berriz, Madagaskarreko herri musikaren ordezkari den Kilema musikaria gonbidatu dute. Musika eskaintza berezia da Kilemarena, bere herrialdeko instrumentuak eta doinuak ekarriko baititu. Jaialdi nagusiaz gainera, arratsalde parteko giroa berotzeko ekintza gehiago ere izango dira larunbatean Ordizian. Iban Nikolai didjeridu jotzaileak, Acoustic Glorius taldearekin batera joko du arratsaldeko zazpietan, Garagartza plazan. Segidan, Bilbotik datorren uruguaitar jatorriko Vaskandombeando batukada taldea ibiliko da kalez kale. Behin kontzertu [...]
Iñaki Maiora Ormaiztegiko alkate ohiari bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Donostiako Probintzia Auzitegiko epaileak prebarikazio eta ondasun publikoak bidegabe eralgitzeagatik. Bi urteko epean beste deliturik egiten ez badu, Maiorak ez ...
Xabier Celestino artistak “Autobideetatik at” izeneko pintura erakusketa jarri du Barrena Kultur Etxean. Atzo zabaldu zuten erakusketa eta hilaren 26ra bitartean bisiatu daiteke, astelehenetik larunbatera, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etar...
100 milioi eurotik gora kostako dira berrikuntza lanak eta 13 kilometroko bidean zortzi tunel, zortzi zubi, hiru biribilgune eta saihesbide bat...
Ate irekien jardunaldia izango da gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera udal liburutegi eta Kzgune berrituak ezagutzeko.