Azken asteetan Goierrin gertatu diren “gertaera larriak” salatzeko manifestazioa egin dute Beasainen, “Goierriko segurtasunaren alde” lelopean. Goierriko herritar talde batek antolatuta, ehunka izan dira Beasaingo ...
Azken asteetan Goierrin gertatu diren “gertaera larriak” salatzeko manifestazioa egin dute Beasainen, “Goierriko segurtasunaren alde” lelopean. Goierriko herritar talde batek antolatuta, ehunka izan dira Beasaingo kaleetan elkartu diren goierritarrak. Manifestazioa Beasaingo udaletxetik, Loinazko San Martin plazatik, irten zen atzo, udaletxeko kanpaiek 20:00ak iragarri bezain laister. Ordu laurden lehenago udaletxe aurreko plaza jendez betetzen hasi zen. Herriko kaleak zeharkatu ondoren Bideluze plazan amaitu zen manifestazioa. Bidean, “segurtasuna kaleetan”, “lapurrekin nazkatuta” eta antzeko beste hainbat ohiu entzun ahal izan ziren. Manifestazioaren buru gazte talde bat joan zen, baina atzeko ilaretan Goierriko hainbat herritako biztanleak, tabernariak, dendariak, helduak, haurrak, agureak eta Udaletako ordezkariak, besteak beste.
Manifestazioarekin “herritarren artean dagoen segurtasun eza nabaria” salatu nahi izan dute, eta hala, “egoera honi aurre egiteko behin betiko neurriak” hartzeko eskatu dute. Horretarako ordea,”arazo honen konponketan agintariak inplikatzea beharrezkoa” dela irizten dute manifestazioaren antolatzaileek.
Herritar talde honek jakitera eman duenez azken asteetan gertatu diren gazteen bahiketek, gazteak delituzko ekintzetan parte-hartzera derrigortzea, erasoek, lapurretek… ”alarma piztu dute herritarrengan”, eta horregatik erabaki dute mobilizatzea, “gure eskuetan baitago egoera hau aldatzea”.