Imanol Ugartek hirugarren egin zuen igandean Ermuan.
Legazpiko ziklo-krosslariak Treton (Kantabrian) izan ziren zapatuan, lasterketa batean. Aitor Izagirre master 30 mailan aritu zen eta hemezortzigarren postuan sailkatu zen. Igandean berriz, Ermua egin zuten proba. Hemen lau legazpiar aritu ziren: Imanol Ugarte, Aitor Izagirre, Julen Agirreburualde eta Ander Ibarguren. Ugarte hirugarren sailkatu zen master 40 mailan; Izagirre bederatzigarren master 30ean; Ibargurenek hamaikagarren egin zuen juniorretan eta Agirreburualdek azkenik, tubularrekin arazoak izan zituen eta ezin izan zuen lasterketa amaitu. Hurrengo lasterketak larunbatean Colindresen (Kantabria) eta igandean Villaralbon (Zamora) egingo direnak dira. Azken hau Espainiako Kopako proba izango da