Hirurehun lan aurkeztu dituzte Urretxu eta Zumarragako argazki eta pintura lehiaketan
Gaur eguerdian banatu dituzte Urretxu eta Zumarragako Argazki eta Pintura lehiaketako sariak. Denera, 300 lan aurkeztu dituzte aurten; 254 argazki eta 56 margolan. Argazki lehiaketari dagokionean, gai librean Angel Vila kataluniarrak (zuri-beltzean) eta Anuska Rojasek (koloretan) jaso dituzte sari nagusiak. Herriko gaiari dagokionean berriz, Goierrin gelditu dira sariak; Carlos Mediavillak (zuri-beltzean) eta Gonzalo Izak (koloretan) irabazi baitituzte. Margolan lehiaketan berriz, Azkoitiako Udane Juaristik irabazi du sari nagusia. Herriko lanik onena berriz, Iker Rubial zumarragarrarena aukeratu dute.
Argazki lehiaketako lanak, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean daude ikusgai; pintura lehiaketakoak berriz, Urretxuko Juan de Lizarazu erakusketa aretoan. Biak ere, hilaren 21era arte egongo dira zabalik.