Egun haizetsua izan da gaurkoa Zegaman, baina eguzkiak lagunduta, jende ugari bildu da urtero ospatzen duten San Martin Ferian. Artisauen postuak, bertako produktuak eta ganadua ikusteko aukera izan dute beste behin herrigunera gerturatu direnek, baita gaztaina erreak eta Tolosako babarrunak probatzekoa ere. Eguerdi partean bildu da jende kopururik handiena, orduan hastekoak baitziren eguneko bi lehiaketak. Aurrena, herri mailako abere eta ganadu lehiaketa egin dute; ardi, behi, zezen, zaldi eta behorrik dotoreenak saritu dituzte bertan. Segidan, Aizkorri eta Urbiako Artzainen arteko XII. Gazta Lehiaketa egin dute. Aurten, sari guztiak pilatzen ari den J.Aranburu elkartearen gazta aukeratu du epaimahaiak. Eguna bukatu aurretik, arratsaldean buruhandien kalejira eta pilota partidak egitekoak dira Zegaman. Bihar jarraituko du egitarauak. Zegamako San Martin Feria dagoeneko egin badute ere, honen inguruko ekitaldiak igandera arte luzatuko dituzte. Igande goizeko 11:00etan, binakako pilota partidak izango dira pilotalekuan. Aurreneko partidan, Urbieta eta Larunbe ariko dira, Tainta eta Zinkunegiren kontra. Bigarrenean berriz, Elezkano eta Otxandorena, Ezkurgia eta Galarragaren aurka. Arratsaldeko bostetan, umeentzako Izenaduba basoa antzezlana eskainiko dute Aitxuri herri eskolako gimnasioan. Eguna bukatzeko, txokolate beroa banatuko dute ikusleen artean. Aizkorri eta Urbiako Artzainen Gazta Lehiaketa: J. Aranburu elkartea (Idiazabal) 208 puntu. Aizpea gaztandegia (Olaberria) 199 puntu. Olano SAT (Egino) 193 puntu. Abere [...]
Gas leherketa bat zela medio, urriaren 23an su hartu zuen Lazkaoko Fidel-Etxek. Eraikina erabat kiskalita gelditu zen eta goitik behera zaharberritu beharko dute. Egoera hau ikusita, boluntario talde bat sortu da Lazkaon eta Fidel-Etxeko bizilagunen a...
Lehenbiziko diskoa, ‘Antilla’, atera du Abarlotz Olano kantautore zaldibiarrak. Hamabi abestitan folk, pop eta rock ukituz plazaratu ditu sentimenduak, tradizioari emari pertsonal interesgarria jarriz.