Kulturen arteko bitartekotzari buruzko tailerra egingo dute larunbatean
Jatorkin Gipuzkoako etorkinen aldeko elkarteak prestakuntza eta informazio lantegia antolatu du Beasainen, etorkinen eta bertakoen artean topaleku eta integrazio gune bat sortzeko asmoz. Hala, Asoziazio mugimenduaz eta kulturen arteko bitartekotzaz hit...
Jatorkin Gipuzkoako etorkinen aldeko elkarteak prestakuntza eta informazio lantegia antolatu du Beasainen, etorkinen eta bertakoen artean topaleku eta integrazio gune bat sortzeko asmoz. Hala, Asoziazio mugimenduaz eta kulturen arteko bitartekotzaz hitz egingo du Mofdi Kamalek, Biltzen elkarteko eta inmigrazio zuzendaritzako bitartekariak. Tailerra Antzizar kiroldegian izango da, larunbatean 16:00etatik 20:00etara.