Asiar liztorraren etorrerak kezka sortu du Gipuzkoako erlezainen artean
Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak (GEE) prentsa aurreko agerraldia egin du gaur, asiar liztorra Hego Euskal Herrira ere iritsi direla eta duten kezka agertzeko. Erlezainak beldur dira, Ipar Euskal Herrian eta Frantzian gertatu den bezala, hemengo erlauntzetan ere kalte handiak eragin ditzakeela eta. Izan ere, Vespa Velutina liztorrak, erlauntzetara sartu eta erleak jaten ditu. Dagoeneko, Irun, Hondarribia eta Oiartzun inguruan aurkitu dute espezie hau. Bordeleko portura itsasontzi batean etorri zela uste dute, eta Frantzian eta Ipar Euskal Herrian asko zabaldu da orain arte. Egoitz Galartza GEEko albaitariak azaldu duenez, asiar jatorriko liztor honek “33 milimetro ditu, ia erabat beltza da eta hori eta laranja koloreko segmentuak” ditu. 4 eta 6 metro arteko zuhaitz eta teilatupeetan egiten dituzte kabiak, eta bakoitzean 1.800 bat liztor egon daitezke. Bere elikagai nagusia erle arrunta da, eta bi astetan, erle kolonia oso bat akabatzeko gai dira. Hau ikusita, “neguan kolokan egon liteke erleen hazkundea, eta honek ondorio ekonomikoak eta ekologikoak izan ditzake”. Etor litekeenaren aurrean, neurriak hartzea erabaki du GEEk eta horretarako, Ipar Euskal Herriko eta Frantziako elkarte eta erakundeekin harremanetan jarri dira dagoeneko, hango esperientziak ezagutu eta aurre nola egin dioten jakiteko. Momentuz, bi neurri hartuko dituzte. Batetik, liztor hauek harrapatzeko tranpak jarriko dituzte. Bestetik, aurkitzen [...]
Gipuzkoako Erlezainen Elkarteak (GEE) prentsa aurreko agerraldia egin du gaur, asiar liztorra Hego Euskal Herrira ere iritsi direla eta duten kezka agertzeko. Erlezainak beldur dira, Ipar Euskal Herrian eta Frantzian gertatu den bezala, hemengo erlauntzetan ere kalte handiak eragin ditzakeela eta. Izan ere, Vespa Velutina liztorrak, erlauntzetara sartu eta erleak jaten ditu. Dagoeneko, Irun, Hondarribia eta Oiartzun inguruan aurkitu dute espezie hau. Bordeleko portura itsasontzi batean etorri zela uste dute, eta Frantzian eta Ipar Euskal Herrian asko zabaldu da orain arte.
Egoitz Galartza GEEko albaitariak azaldu duenez, asiar jatorriko liztor honek “33 milimetro ditu, ia erabat beltza da eta hori eta laranja koloreko segmentuak” ditu. 4 eta 6 metro arteko zuhaitz eta teilatupeetan egiten dituzte kabiak, eta bakoitzean 1.800 bat liztor egon daitezke. Bere elikagai nagusia erle arrunta da, eta bi astetan, erle kolonia oso bat akabatzeko gai dira. Hau ikusita, “neguan kolokan egon liteke erleen hazkundea, eta honek ondorio ekonomikoak eta ekologikoak izan ditzake”.
Etor litekeenaren aurrean, neurriak hartzea erabaki du GEEk eta horretarako, Ipar Euskal Herriko eta Frantziako elkarte eta erakundeekin harremanetan jarri dira dagoeneko, hango esperientziak ezagutu eta aurre nola egin dioten jakiteko. Momentuz, bi neurri hartuko dituzte. Batetik, liztor hauek harrapatzeko tranpak jarriko dituzte. Bestetik, aurkitzen dituzten kabiak suntsitzen saiatuko dira.