Aurten ere bi saio egingo dituzte Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Ordizian
Iaz bezalaxe, aurten ere bi saio egingo dituzte Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek Ordizian. Urtarrilaren 2an izango dira bi emanaldiak, eta horietarako sarrerak datorren astelehenean jarriko dituzte salgai. Saio bakarra egiteak sortzen zituen...
Iaz bezalaxe, aurten ere bi saio egingo dituzte Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek Ordizian. Urtarrilaren 2an izango dira bi emanaldiak, eta horietarako sarrerak datorren astelehenean jarriko dituzte salgai. Saio bakarra egiteak sortzen zituen arazoak saihestuko dituzte emanaldi bikoitza eginda. Azaroan Ormaiztegin egin zuten pailazoek Ongi etorri Pupu eta Lore ikuskizunaren aurre estreinaldia, baina Ordiziako saioa osoagoa izango da, Ipar Euskal Herriko haurrek ez ezik, Zaldibiako haurrek ere parte hartuko baitute ikuskarian.
Hamalau urte dira Goierriko hiru ikastolak –Ordiziako Jakintza, Lazkaoko San Benito eta Beasaingo Andramendi– Urruñako Hazia elkartearekin elkarlanean aritzen direla Urruñako ikastolari eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioari laguntzeko. Bi ikastetxe horietako ordezkariek esker oneko hitzak izan dituzte Goierriko ikastoletako kideentzat, eta nabarmendu dute Ipar Euskal Herriko ikastolen egoera «larria» dela oraindik. Azaroan Urruñako kiroldegian Benito Lertxundik eman zuen kontzertua «arrakastatsua» izan zela adierazi dute.
Elkartasuna, eman eta jaso
Jose Mari Agirretxe Porrotx-ek disko berriko abesti baten hitzak ekarri ditu gogora gaurko agerraldian: «Eman eta jaso, jaso eta eman, elkartasuna». Ikastolen artean dagoen elkartasuna goratu du, eta gogoratu du lankidetzatik sortu berri dutela Irrien Lagunak Kluba