Anjel Kruz Jaka kaleko babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileen behin behineko zerrenda ikusgai
Zumarragako Anjel Kruz Jaka kalearen 3. zenbakian babes ofizialeko zortzi etxebizitza eraikitzen ari dira. Etzebizitza horiek eskatu dituztenen behin behineko zerrenda udaletxeko arkupetako ediktuen orman jarri dute.
Erreklamazioak aurkezteko epea urtarrilak 10ean bukatuko da. Erreklamaziorik ez balego, behin behineko zerrendak automatikoki behin betikoak izango dira. Urrats hori eman eta gero, etxebizitzak esleituko ditu Udalak. Zortzietatik zazpi eskatzaile guztien artean zozkatuko dira eta bat gutxitasun fisikoak dituztenentzat egokituta dago. Eskatzaileek bete beharreko baldintzak ondokoak dira: etxebizitzarik ez izatea, Zumarragan duela bost urte erroldatuta egotea eta diru-sarrerak babes ofizialetako etxeen onuradura izateko ezarritako kopuruetan egotea.