Urola Garaiko Industrialdearen 25. urteurrena ospatuko dute Zumarragan
Aurten, Urola Garaiko Industrialdea sortu zutela hogeita bost urte betetzen dira. Bihar urtemugaren ospakizuna egingo dute Zelai Arizti kultur etxean, 12:30ean. Bernabe Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailburua eta Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia izango dira bertan. Mikel Serranok Urola Garaiko Industrialdearen kontseiluko lehendakari gisa hartuko du parte.
Ekitaldian oroigarriak banatuko dizkiete Industrialdearen sorreratik bertan lan egiten duten bederatzi enpresetako ordezkariei. Eskualdeko bi enpresa gizonei orain artean egindako lana eskertuko diete “proiektu eta enpresen atzean pertsonak daude eta egiten duten lana publikoki aitortzea beharrezkoa dela uste dugu” esan du Javier Blazquez Urola Garaiko Industrialdeako kudeatzaileak. Industrialdearen 25 urteko historia kontatzen duen argazki erakusketa jarriko dute bihar, bide batez, Zelai Arizti kultur etxeko harreran.