Banatu dituzte Ipuin, Bertso eta Marrazki Lehiaketako sariak Seguran
Gaur eguerdiko hamabietan banatu dituzte Segurako kultur etxean, Elorri kultur elkarteak antolatutako Ipuin, Bertso eta Marrazki Lehiaketako sariak. Aretoa jendez gainezka zegoen. Guztira 229 haurrek parte hartu dute lehiaketa horretan. 78k ipuinak egi...
Gaur eguerdiko hamabietan banatu dituzte Segurako kultur etxean, Elorri kultur elkarteak antolatutako Ipuin, Bertso eta Marrazki Lehiaketako sariak. Aretoa jendez gainezka zegoen. Guztira 229 haurrek parte hartu dute lehiaketa horretan. 78k ipuinak egin dituzte, 10ek bertsoak eta 141ek marrazkiak. Epaimahaia Josetxo Ugaldek, Mikel Mendizabalek eta Joxe Mari Telleriak osatu dute.
Hauek dira irabazleak:
Ipuinak:
1. eta 2. maila: Lehen saria: Manex Ormazabal. Aipamena 1: Markel Arrondo. Aipamena 2: Irati Goiburu.
3. eta 4. maila: Lehen saria: Sahatsa Izagirre. Aipamena 1: Nayden Aranburu. Aipamena 2: Ike Pinto.
5. eta 6. maila: Lehen saria: Izar Foroni. Aipamena 1: Anne Guiu. Aipamena 2: Leire Zabala. Aipamena 3: Garazi Telleria.
DBH 1 eta 2: Lehen saria: Zuriñe Etxeberria.
Bertsoak :
3. eta 4. maila: Lehen saria: Asier Lasa-Kepa Galparsoro/ Irati Alkantarill-Jon Ander Montero. Aipamena: Iman Jahja-Alain Lukas.
DBH 1 eta 2: Lehen saria: Aitor Servier. Aipamenba 1: Oier Begiristain.
Marrazkiak:
1. eta 2. maila: Lehen saria: Markel Arrondo.
3. eta 4. maila: Lehen saria: Iñaki Mujika.
5. eta 6. maila: Lehen saria: Izaro Intxausti.
Sariak jaso eta gero hamaiketakoa egin zuten parte hartzaileek Elorri kultur elkartean.