Ikastolaren merkatu txikian jende ugari dabil
Beasaingo Andramendi ikastolak antolatutako merkatu txikian jende ugari dabil antolatzaileek jakitera eman dutenez. Atzo, uneoro jendea ibili zen bertan eta baita gaur ere. Salmentak ere momentuz, “oso onak” dira antolatzaileen hitzetan. &#...
Beasaingo Andramendi ikastolak antolatutako merkatu txikian jende ugari dabil antolatzaileek jakitera eman dutenez. Atzo, uneoro jendea ibili zen bertan eta baita gaur ere. Salmentak ere momentuz, “oso onak” dira antolatzaileen hitzetan. “Jendeak begi onez hartu du ekimena eta batzuk urtean zehar egiteko ere proposatu digute. Izan da, hemen zerbait erosi, etxera joan eta soberan zituen gauzak saltzera ekarri dituenik ere”.
Arropak, oinetakoak, liburuak, diskoak, pitxiak, etxe-tresnak, jostailuak… erosteko aukera dago bertan. Merkatuan dauden gauza guztiak, bigarren eskukoak dira, baina antolatzaileen hitzetan egoera onean edo oso onean daude guztiak. “Badago estreinatu gabeko gauzaren bat edo beste ere”. Nahi duenak, oraindik badu aukera bertara joan eta salgai dituzten gauzak ikusteko. Merkatu txikia Beasaingo plazaren azpian dago jarrita.
Behin merkatu txikia bukatutakoan ez dakite soberan geratzen diren gauzekin zer egingo duten. “Aukera bat baino gehiago daude eta guztiak aztertu behar ditugu egokiena dena aukeratzeko”, gehitu dute ikastolako ordezkariek.