Ordiziako kirolarien lana omendu du Udalak
Ordiziako Udalak, herriko kirolariek urtean zehar egindako lana omendu du, atzo iluntzean Barrena jauregian egindako ekitaldiarekin. Hirugarren urtez egin dute kirolarien omenezko ekitaldi hau, eta aurten, Ylenia Morales futbol jokalaria, Mikel Mate er...
Ordiziako Udalak, herriko kirolariek urtean zehar egindako lana omendu du, atzo iluntzean Barrena jauregian egindako ekitaldiarekin. Hirugarren urtez egin dute kirolarien omenezko ekitaldi hau, eta aurten, Ylenia Morales futbol jokalaria, Mikel Mate errugbi jokalaria eta infantil mailako atletismo taldea saritu nahi izan dituzte. Hauekin batera, Jose Antonio Peñak eta Estanda enpresak “kirolaren alde” egindako lana ere eskertu zuten; aurrenekoa, atletismoa bultzatzen aritu delako eta bigarrena, hainbat kirol ekimenen babesle izan delako.