Hamar urte igaro dira Goierrin Esperientziaren Eskola abian jarri zenetik, eta Gueske elkarteak urte horietan guztietan Esperientziaren Eskolatik igaro diren taldeetako kideek egindako testuekin osatutako aldizkaria kaleratu du. 2001-2002 ikasturtea...
Sei izan ziren aurten oroigarria jaso zuten kirolariak. Gainera, kirol nahi kultur ekitaldietan Udalari emandako laguntzagatik ere saria jaso zuten norbanako...
Arazo teknikoak tarteko atzerapenarekin igo dugu sarera aldizkariaren azken alea hilabete honetan. Berandu bada ere, eskuragarri duzue jada Otamotz aldizkariaren azken...
Herri batek nondik datorren ez badaki, nekez jakingo du nora doan». Esaldi horrekin laburbildu daiteke Ordiziako toponimoak biltzeko duela hiru urte martxan jarri zuten proiektuaren helburua. Urte hauetako lanak dagoeneko eman ditu aurreneko fruituak. Ordiziako leku izenak biltzen dituen liburua eta mapa toponimikoa argitaratu dituzte eta orain, egindako lana zabaltzeak eta gizarteratzeak duen garrantzia azpimarratu dute ekimena bultzatu dutenek. Euskaltzaindiaren gidaritzapean, Irati Zalduak eta Ainitze Etxanizek egin dute liburua osatzeko bilketa lana. Zalduak aurkezpen ekitaldian azaldu zuenez, 2007an jaso zuten Ordiziako Udalaren beka, eta handik hasi zen ikerlana. «Ikerketa horrek fase ezberdinak izan ditu. Aurrenekoa dokumentazio lana izan zen». Bibliografia aztertu eta Ordiziako eta Gipuzkoako artxibategietan bilatu zituzten toponimoak. «Horiek bildu ahala, Euskaltzaindiak utzitako datu base batean sartzen joan ginen». Baina ikerketa horretan garrantzia handia izan duen beste lan bat, bigarren fasea litzatekeena, zuzeneko elkarrizketak izan dira. Ordiziako hogeita bost lagunekin hitz egin dute, garai bateko leku izenak identifikatzeko. Lekukoak bilatzeko garaian, «zailtasunak» izan dituztela aitortu zuen Etxanizek, baina horretan «Alazne Iturriotzen laguntza» izan zutela azaldu zuen. Behin datu guztiak bilduta, denak kontrastatu eta liburua idazteari ekin zioten. Egileek eta udal arduradunek, liburua egiterako garaian lagundu duten herritarren lana eskertu nahi izan zuten, euren aportazioa «benetako altxorra» delako. Belen Maizaren [...]
Goiztiri AEK euskaltegiak antolatutako Gabonetako postal lehiaketako sariak banatu zituzten atzo iluntzean. Guztira 110 lan jaso dituzte aurten, eta antolatzaileak gustora daude partehartzearekin eta jasotako lanen mailarekin. Sari nagusiak, Saioa Arregik (Jakintza) eta Nerea Sarasolak (Urdaneta) jaso dituzte. Jakintza: Saioa Arregi Enara Barandiaran Ainara Zubeldia Urdaneta-Oianguren: Nerea Sarasola Leire Molina Dorleta Armendariz
Bosgarren urtez banatu dituzte Arte Plastikoen Goiart sariak Ordizian. Sari nagusia Donostia aldera joan da aurten, epaimahaiak, Miguel Angel Balliacheren La herencia – La virgen eskultura aukeratu baitu. Barrena Kultur Etxean banatu ziztuzten atzo lehiaketako sariak eta irabazlea «gustora» agertu zen jaso duen aitortzarekin. Aurreneko hiru sarituen artean bada ordiziar bat ere. Aurkeztutako 124 lanetatik 25 ikusgai jarri dituzte, Barrenan bertan. Egile gaztea bada ere, urteak daramatza Miguel Angel Balliachek artearen munduan. «Denetik egiten dut, eskultura, pintura, grabatuak, bitxigintza… ez diot nire buruari mugarik jartzen». Goiart lehiaketa irabaztea aitortza bat da beretzat. «Egindako lanaren eta jarraikortasunaren errekonozimendua da, bide onean zoazela adierazten du». Epaimahaiko kideek, «iradokitzailea delako, interpretazio ezberdinak dituelako» aukeratu dute haren lana. «Emakumeari eta baloreei egiten zaien erreferentzia sinbolikoa» ere azpimarratu dute. Egileak azaldu duenez, «amabirjina baten forma eman diot. Burua etxea litzateke eta gorputza, etxe horrek atzean duen historia da, iragana. Botoiek arbasoak, familiaren hildakoak irudikatzen dituzte». Bigarren saria berriz, Udane Juaristi azkoitiarrak jaso du, Roma izeneko lanari esker. Egilearen «teknika» eta «ikuspuntu originala» gustatu zaie. «Hiriko paisaia erakusten du eta anekdota dena protagonista bihurtzen da». Margolanaren «kromatismoa, ñabardurak eta konposizio original eta orekatua» ere aipatu dituzte. Hain zuzen ere, egileetako asko «arte abstraktutik hiriko errealismora» pasa [...]