Kantu-eskean gaur, Ormaiztegin
Euripean baina urteroko ohiturari eutsiz, dozenaka talde atera dira gaur goizean Gabonetako kantu-eskean. Goierriko herri guztietan ari dire une honetan kantuan. Ikastetxeetako haur eta gurasoak, herriko taldeak, elkarteak eta presoen aldeko eskeak egiten dituzte gaurko egunez. Eguraldiak ez du askorik lagundu, baina eztarriak ondo berotuta atera dira haur, gazte eta helduak, urteroko tradizioa berrituz. Talderik gehienak goizetik atera badira ere, batzuk iluntzera arte luzatuko dute eskea.