Bezeroek Herriko Tabernari eman diote ‘On Egin’ kanpainako saria
Ordiziako Udalak merkataritza eta ostalaritza euskalduntzeko ekimenaren barruan, On Egin kanpaina egin du abenduan zehar. “Euskararen erabilera bultzatzen duten jarrerak eta ostalarien ekintzak saritzea” da kanpaina horren helburua. Hala, U...
Ordiziako Udalak merkataritza eta ostalaritza euskalduntzeko ekimenaren barruan, On Egin kanpaina egin du abenduan zehar. “Euskararen erabilera bultzatzen duten jarrerak eta ostalarien ekintzak saritzea” da kanpaina horren helburua. Hala, Udalarekin euskara sustatzeko hitzarmena sinatuta duten 41 ostatuk parte hartu dute lehiaketan, eta bezeroak izan dira herriko ostalariek euskararen alde egiten duten lana saritu dutenak.
Denera 2.618 boto jaso dituzte eta Ordiziako Herriko Taberna izan da boto gehien bildu dituena. Haren atzetik gelditu dira Orlegi eta Kirkil pub-ak. Ostalarien lana saritzeaz gain, bozketan parte hartu duten bezeroen artean ere ehun euroko hiru sari banatu dituzte, aipatutako hiru tabernetan gastatzeko. Iñigo Martinez, Jon Mendizabal eta Alberto Juanes dira hiru sarituak.
On Egin kanpainako sariak asteartean, urtarrilak 4, banatuko dituzte, eguerdiko 12:30ean, Barrena Kultur Etxean. Bertan izango dira ostalari irabazleak eta saritutako bezeroak.