Errekarte Haundi eta Telleri baserriak ez botatzeko eskatu dute
Beasaingo Igartza auzoan dauden Errekarte Haundi eta Telleri baserriak ez botatzeko eskatu dute. Udalak etxebizitza berriak eraikitzeko proiektua kaleratu zuen, eta bertan zehazten denez, etxebizitza berriak egiteko bi baserriak botatzea beharrezkoa d...
Beasaingo Igartza auzoan dauden Errekarte Haundi eta Telleri baserriak ez botatzeko eskatu dute. Udalak etxebizitza berriak eraikitzeko proiektua kaleratu zuen, eta bertan zehazten denez, etxebizitza berriak egiteko bi baserriak botatzea beharrezkoa da. Erabaki horren aurka alegazio txostena aukeztu zuen udalean Alazne Mujika arkitekto beasaindarrak, eta ingurua Monumentu Multzo izendatzeko eskaera egin du Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailean.
Bi baserrien eraistea saiesteko eraikinek duten egitura arkitektonikoaren eta urbanistikoaren garrantzia azpimarratu du Mujikak, bi baserriak eta Igartza multzoa herriaren egungo egituraren oinarri direla argudiatuz. Gainera, udalak duen planarekin Errekarte kale guztia itxita geratuko dela irizten du beasaindarrak, eta inguru horretan mendi aldeera dagoen zabalgunea desagertu egingo dela.
Kultura Sailak bi baserrien egitura ez dela jatorrizkoa erantzun du, eta beraz, ezin duela babestu. Baina, “eremuan eraikinek duten balio historikoa ikusita” ingurua babesteko eskaera luzatu dio udalari. Udalak otsailera arteko epea du Mujikaren alegazio txostenari erantzuteko.