Eugenia Martinek irabazi du Bareaken saskia
Eugenia Martin beasaindarrak irabazi du Bareak elkarteko merkatari eta ostalariek emandako prouduktuekin osatutako Gabonetako saskia. Abenduaren erdialdean hasi ziren Bareak elkarteko bazkideak saskia eskuratzeko boletoak banatzen, eta ehunka izan d...
Eugenia Martin beasaindarrak irabazi du Bareak elkarteko merkatari eta ostalariek emandako prouduktuekin osatutako Gabonetako saskia.
Abenduaren erdialdean hasi ziren Bareak elkarteko bazkideak saskia eskuratzeko boletoak banatzen, eta ehunka izan dira bi aste hauetan bildu dituzten papertxoak. Gaur eguerdian egin dute zozketa, saskia erakusgai egon den erakusleihoaren aurrean.
Kale Nagusian zebilen oinezko batek aukeratu du Martinen izena zeraman papertxoa. Emakumezkoentzako zein gizonezkoentzako barruko arropa, oherako arropa, kalean ibiltzeko arropa, elkarteko bazkide diren jatetxeetan bazkaltzeko edo afaltzeko bonuak, Real Sociedad taldeko kamiseta, bitxiak, oinetakoak, etxerako tresnak eta telebista zuen saskia lortu du Martinek.