Irizar enpresak 2011n produkzioaren goren mailara iristea aurreikusten du
Irizar enpresak krisiaren ondorioz galdutako aktibitatearen parte handi bat berreskuratu egin du aurten eta 2011n produkzioaren goren mailara iristea aurreikusten du. Hori nazioarteko merkatuei esker gertatuko da Jose Manuel Orcasitas Irizarreko zuzendari orokorraren hitzetan, «Espainiako merkatuari gehiago kostatuko baitzaio suspertzea». Irizar enpresak, %43an handitu zuen fakturazioa lehen hamar hilabeteetan eta urtea %45eko gehikuntzarekin bukatuko du, hau da 430 milioi euro gehiagorekin. Orcasitasek esan duenez, krisiaren aurretiko egoerara bueltatzen ari dira. Ez daude une honetan 2008an zuten egoera berean, urterik oparoena izan baitzen emaitzei dagokionean, baina asko ari dira hazten nazioarteko merkatuei esker. Posizio onean Espainiako merkatuei dagokionean enpresako ordezkariak aipatu du Irizar posizio onean dagoela. Duela bi urteko datuekin alderatuz merkatuek %40ko beherakada izan dute ordea, eta ez dute uste 2011n igoko denik. Dena den, etorkizunari begira itxaropentsu agertu da. Une honetan Ormaiztegiko fakturazioa kontutan hartuz gero, Espainiako merkatuak fakturazioaren %35-40 suposatzen du eta esportazioek berriz, %60-65. Talde osoa kontutan hartuz gero, fakturazioaren %25 Espainia mailako merkatutik dator eta %75 nazioarteko merkatutik. Europako merkatuari buruz aipatu du, iaz eta aurten jaitsi egin dela eta 2011an ere ziur asko ez dela igoko. Dena den, Alemania bezalako zenbait herrialdeetan merkatuak igoera izango duela aurreikusten dute adituek eta zentzu horretan, Irizargo ordezkariak pentsatzen [...]
Irizar enpresak krisiaren ondorioz galdutako aktibitatearen parte handi bat berreskuratu egin du aurten eta 2011n produkzioaren goren mailara iristea aurreikusten du. Hori nazioarteko merkatuei esker gertatuko da Jose Manuel Orcasitas Irizarreko zuzendari orokorraren hitzetan, «Espainiako merkatuari gehiago kostatuko baitzaio suspertzea».
Irizar enpresak, %43an handitu zuen fakturazioa lehen hamar hilabeteetan eta urtea %45eko gehikuntzarekin bukatuko du, hau da 430 milioi euro gehiagorekin. Orcasitasek esan duenez, krisiaren aurretiko egoerara bueltatzen ari dira. Ez daude une honetan 2008an zuten egoera berean, urterik oparoena izan baitzen emaitzei dagokionean, baina asko ari dira hazten nazioarteko merkatuei esker.
Posizio onean
Espainiako merkatuei dagokionean enpresako ordezkariak aipatu du Irizar posizio onean dagoela. Duela bi urteko datuekin alderatuz merkatuek %40ko beherakada izan dute ordea, eta ez dute uste 2011n igoko denik. Dena den, etorkizunari begira itxaropentsu agertu da.
Une honetan Ormaiztegiko fakturazioa kontutan hartuz gero, Espainiako merkatuak fakturazioaren %35-40 suposatzen du eta esportazioek berriz, %60-65. Talde osoa kontutan hartuz gero, fakturazioaren %25 Espainia mailako merkatutik dator eta %75 nazioarteko merkatutik.
Europako merkatuari buruz aipatu du, iaz eta aurten jaitsi egin dela eta 2011an ere ziur asko ez dela igoko. Dena den, Alemania bezalako zenbait herrialdeetan merkatuak igoera izango duela aurreikusten dute adituek eta zentzu horretan, Irizargo ordezkariak pentsatzen du, Irizar hazi egingo dela merkatu horretan.