Kutxak 150 mila euroko diru laguntza eman du Idiazabalgo haur eskolarako
Kutxak eta Idiazabalgo Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu dute eta akordioaren arabera, finantza-erakundeak 150.000 euro emango dizkio udalerriari, Idiazabalen eraiki berri duten haur-eskolako gastuak ordaintzen laguntzeko. 150.000 euro horiek ez ditu Idiazabalgo Udalak batera jasoko. Hamar urteko epean, urtero 15.000 euroko ekarpena eginez bideratuko dio diru kopuru hori Kutxak, Idiazabalgo Udalari. Laguntza hori, Gipuzkoako garapen sozio-kulturalarekin batera aberastasuna eta enplegua babesteko Kutxak duen helburuaren barruan kokatu behar da. Akordioa Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak eta Juan Jose Goia Kutxa Fundazioko Zuzendariak sinatu dute gaur. Helburu estrategikoa Hezkuntza zentro berri hori udalerriaren helburu estrategikorik garrantzitsuenetakoa izan da eta Kutxak finantzatu du 1,5 milioi euroko inbertsioarekin. Imazek azaldu duenez, Idiazabalgo herriak 2.270 hiritar ditu orain eta nabarmena da biztanleriaren goranzko joera. «Hala, 2010 urtean 40 haur jaio dira udalerrian eta beraz, haur eskola egungo eskaerari erantzuteko ez ezik, etorkizunerako beharrizanak betetzeko asmoarekin eraiki genuen». Idiazabalgo haur-eskola berrian bost ikasgela eraiki dituzte, horietako bakoitza bere jolasgunearekin. Une honetan 20 haur biltzen dira bertan eta etorkizunari begira 70 haur hartzeko ahalmena izango du eskola berriak. Imazek Kutxak egindako ekarpena azpimarratu egin du, «Idiazabal bezalako herri txiki batean proiektua errealitate bilakatzen lagundu duelako». Eta egindako esfortzua eskertu egin nahi izan zuen, «are gehiago jakinik, krisialdi ekonomikoak eragindako egoera [...]
Kutxak eta Idiazabalgo Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu dute eta akordioaren arabera, finantza-erakundeak 150.000 euro emango dizkio udalerriari, Idiazabalen eraiki berri duten haur-eskolako gastuak ordaintzen laguntzeko. 150.000 euro horiek ez ditu Idiazabalgo Udalak batera jasoko. Hamar urteko epean, urtero 15.000 euroko ekarpena eginez bideratuko dio diru kopuru hori Kutxak, Idiazabalgo Udalari.
Laguntza hori, Gipuzkoako garapen sozio-kulturalarekin batera aberastasuna eta enplegua babesteko Kutxak duen helburuaren barruan kokatu behar da. Akordioa Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak eta Juan Jose Goia Kutxa Fundazioko Zuzendariak sinatu dute gaur.
Helburu estrategikoa
Hezkuntza zentro berri hori udalerriaren helburu estrategikorik garrantzitsuenetakoa izan da eta Kutxak finantzatu du 1,5 milioi euroko inbertsioarekin. Imazek azaldu duenez, Idiazabalgo herriak 2.270 hiritar ditu orain eta nabarmena da biztanleriaren goranzko joera. «Hala, 2010 urtean 40 haur jaio dira udalerrian eta beraz, haur eskola egungo eskaerari erantzuteko ez ezik, etorkizunerako beharrizanak betetzeko asmoarekin eraiki genuen».
Idiazabalgo haur-eskola berrian bost ikasgela eraiki dituzte, horietako bakoitza bere jolasgunearekin. Une honetan 20 haur biltzen dira bertan eta etorkizunari begira 70 haur hartzeko ahalmena izango du eskola berriak.
Imazek Kutxak egindako ekarpena azpimarratu egin du, «Idiazabal bezalako herri txiki batean proiektua errealitate bilakatzen lagundu duelako». Eta egindako esfortzua eskertu egin nahi izan zuen, «are gehiago jakinik, krisialdi ekonomikoak eragindako egoera konplikatua dela».