Urteko kirolaririk onenak Krak tabernan
Mila bototik gora eman dira Urretxuko
Krak tabernan urteko kirolaririk onena aukeratzeko lehiaketan. Ia
botoen erdia jasota Aritz Lasa pilotaria izan...
Mila bototik gora eman dira Urretxuko Krak tabernan urteko kirolaririk onena aukeratzeko lehiaketan. Ia botoen erdia jasota Aritz Lasa pilotaria izan da garaile.
Urretxuko Krak tabernako bezeroen artean egin zuten bozketaren arabera, Aritz Lasa pilotaria izan da Urretxuko eta Zumarragako kirolaririk onena 2010. urtean. Pasa den astean jasoi zuen saria Aspeko aurrelariak. Egitasmoan zortzi kirolariren zerrenda egin zuten eta bezeroei urteko onena zein izan den aukeratzeko eskatu zieten. Hiru finalista izan zituen hautaketak; Lasa bera, Ainhoa Sanz korrikalaria eta Mikel Balentziaga Athletic taldeko jokalaria.