Berria.info- Atleta keniarrek ez diete aukerarik eman gaur beste korrikalariei Beasaingo sansilbestre krosean, eta gizonezkoetan Victo Bitokek eta emakumezkoetan Leah Jerotichek irabazi dute. 300 korrikalarik hartu dute parte eta ikusle askoren bab...
Berria.info- Atleta keniarrek ez diete aukerarik eman gaur beste korrikalariei Beasaingo sansilbestre krosean, eta gizonezkoetan Victo Bitokek eta emakumezkoetan Leah Jerotichek irabazi dute. 300 korrikalarik hartu dute parte eta ikusle askoren babesa jaso dute Beasaingo kaleetan.
Bitok bere herrikide Elicky Maseri azken metroetan aurreratu zaio, eta bi segundoko aldea atera dio. Horien atzetik helmugaratu dira El Muaziz anai marokoarrak, azken bi urteetako garaileak. Afrikarrek ostean, Ritxar Fernandez eta Manu Hurtado gipuzkoarrak helmugaratu dira.
Leah Jerotichek 30 minutu eta 9 segundotan burutu ditu ibilbideko bederatzi kilometroak. Hamabost segundora Lucy Karimi keniarra hemugaratu da. Laila Douaid marokoarra izan da hirugarren, eta laugarren, Rosi Talavera gipuzkoarra.
Martin Fizek ezin izan du Beasaingo lasterketan parte hartu izena ematerakoan akats bat egon zelako, eta antolatzaileek epez kanpo dortsalik eman nahi izan ez diotelako.
Probaren argazkiak ikusgai daude www.lasterketak.com webgunean. Sailkapena berriz, hemen:
Sailkapena