Beasainek 1-0 irabazi du etxean Elgoibarren kontra
Eguberrietako atsedenaldiaren ondoren, Beasainek garaipen batekin hasi du urtea. Gaurkoa ez da bere zaleen aurrean jokatu duen partidarik onena izan, baina hiru puntuak bertan gelditu dira behintzat. Lehen zatian etxekoen jokoak markatu du partidaren erritmoa. Artola eta Arregi izan dira etxekoen partetik arrisku gehien sortu duten jokalariak. Elgoibartarrak, noizean behin baino ez ziren iristen beasaindarren areara. Hala ere, aukera bat edo beste izan dituzte. 30. minutuan, bisitarien aldeko penaltia adierazi du epaileak, area barruko jokaldi nahasi batean. Julen Landa elgoibartarrak egindako jaurtiketa ordea, zutoina ukituz kanpora joan da. Hutsean joan dira bi taldeak aldageletara. Atsedenalditik bueltan, beasaindarrek estutzen jarraitu dute, baina kosta egin zaie gola egitea. Partida bukatzeko ordu laurden falta zela, hegaleko sake luze bat buruz errematatu du Aritz Arabiourrutiak, eta atezainaren gainetik, sarera bidali du baloia. Golarekin erlaxatu egin da etxeko taldea, eta Elgoibar gizon bat gutxiagorekin gelditu bada ere, azken minutuetan estuasunen bat edo beste pasa behar izan dute. Etxekoen gol bat ere baliorik gabe utzi du Gonzalo Zubiaur epaileak. Gaur lortutako hiru puntuei esker, sailkapenaren aurrealdean jarraituko du Beasainek. Beste partiden emaitzen zain, bosgarren postuan daude, 33 punturekin.
Eguberrietako atsedenaldiaren ondoren, Beasainek garaipen batekin hasi du urtea. Gaurkoa ez da bere zaleen aurrean jokatu duen partidarik onena izan, baina hiru puntuak bertan gelditu dira behintzat.
Lehen zatian etxekoen jokoak markatu du partidaren erritmoa. Artola eta Arregi izan dira etxekoen partetik arrisku gehien sortu duten jokalariak. Elgoibartarrak, noizean behin baino ez ziren iristen beasaindarren areara. Hala ere, aukera bat edo beste izan dituzte. 30. minutuan, bisitarien aldeko penaltia adierazi du epaileak, area barruko jokaldi nahasi batean. Julen Landa elgoibartarrak egindako jaurtiketa ordea, zutoina ukituz kanpora joan da. Hutsean joan dira bi taldeak aldageletara.
Atsedenalditik bueltan, beasaindarrek estutzen jarraitu dute, baina kosta egin zaie gola egitea. Partida bukatzeko ordu laurden falta zela, hegaleko sake luze bat buruz errematatu du Aritz Arabiourrutiak, eta atezainaren gainetik, sarera bidali du baloia. Golarekin erlaxatu egin da etxeko taldea, eta Elgoibar gizon bat gutxiagorekin gelditu bada ere, azken minutuetan estuasunen bat edo beste pasa behar izan dute. Etxekoen gol bat ere baliorik gabe utzi du Gonzalo Zubiaur epaileak.
Gaur lortutako hiru puntuei esker, sailkapenaren aurrealdean jarraituko du Beasainek. Beste partiden emaitzen zain, bosgarren postuan daude, 33 punturekin.