Ordiziako Herri Antzokiak, zine alternatiboa zikloaren barruan, Aquí para permanecer filma eskainiko du datorren ostegunean, hilak 13. Saioa, gaueko 21:00etan izango da eta ez da sarrerarik ordaindu beharko.
Ordiziako Herri Antzokian, Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagile mexikarraren azken lana emango dute asteburuan. Javier Bardem aktore nagusi dela, heriotza oso gertutik bizi duen gizon baten istorioa kontatzen du Biutiful filmak. Umeentzako saioan be...
Eguberrietako atsedenaldiaren ondoren, Beasainek garaipen batekin hasi du urtea. Gaurkoa ez da bere zaleen aurrean jokatu duen partidarik onena izan, baina hiru puntuak bertan gelditu dira behintzat. Lehen zatian etxekoen jokoak markatu du partidaren erritmoa. Artola eta Arregi izan dira etxekoen partetik arrisku gehien sortu duten jokalariak. Elgoibartarrak, noizean behin baino ez ziren iristen beasaindarren areara. Hala ere, aukera bat edo beste izan dituzte. 30. minutuan, bisitarien aldeko penaltia adierazi du epaileak, area barruko jokaldi nahasi batean. Julen Landa elgoibartarrak egindako jaurtiketa ordea, zutoina ukituz kanpora joan da. Hutsean joan dira bi taldeak aldageletara. Atsedenalditik bueltan, beasaindarrek estutzen jarraitu dute, baina kosta egin zaie gola egitea. Partida bukatzeko ordu laurden falta zela, hegaleko sake luze bat buruz errematatu du Aritz Arabiourrutiak, eta atezainaren gainetik, sarera bidali du baloia. Golarekin erlaxatu egin da etxeko taldea, eta Elgoibar gizon bat gutxiagorekin gelditu bada ere, azken minutuetan estuasunen bat edo beste pasa behar izan dute. Etxekoen gol bat ere baliorik gabe utzi du Gonzalo Zubiaur epaileak. Gaur lortutako hiru puntuei esker, sailkapenaren aurrealdean jarraituko du Beasainek. Beste partiden emaitzen zain, bosgarren postuan daude, 33 punturekin.
Eguberrietako oporraldiaren ondoren, ostiralean zabaldu zituen ateak Ataungo Urbitarte sagardotegiak, txotx denboraldiari ekiteko prest. Ehundik gora lagun bildu ziren eta trikitilarien eta bertsolarien laguntzarekin, giro ederra sortu zen, bai afari garaian eta baita afalondoan ere. Goizaldeko ordu txikiak arte luzatu zen festa. Pasa dena, urte ona izan da bertako sagarrarentzat, eta aurten, Goierriko sagardogile gehienek, dena bertako sagarrarekin egin dute. Aukeran gainera, hala nahiago izaten dute ekoizleek, inguruko sagarra erabili, bertakoaren alde apustu egiteko batetik, eta erabiltzen duten sagarra hobeto kontrolatzen dutelako bestetik. Legorretako Aulia izaten da urtero denboraldiari ekiten aurrena, Santa Lutzi egunean zabaltzen baitute. Ataungoaren ondoren, hurrengoa Zeraingo Otatza sagardotegia izango da; hilaren 14an zabalduko dute. Tabakoaren legea Tabakoaren kontrako legearen eragina ere hasi da nabaritzen; tabernetan ez ezik, sagardotegietan ere jarri dituzte “erretzea debekatuta” dioten kartelak. Jendeak ondo erantzun dio lege berriari, errespetatuz. Erretzaileek atarira atera behar izan zuten, eta haientzako, prest zituzten hautsontziak kanpoaldean.
Legorretako Bilkoin elkarteak urteko festa ospatuko du hilaren 23an. Egun horren bueltan antolatu dituzten ekitaldiak ordea, datorren asteburuan hasiko dira. Bazkideen arteko toka txapelketako kanporaketak jokatuko dituzte larunbatean, 16:00etatik 18:0...
Dagoeneko azken ukituak ematen ari dira Loinazko San Martin plazaren azpian egiten ari diren tabernari. Plazape izena hartuko du eta hilaren 20an, San Sebastian egunean, zabaldu nahi dute. Hasierako asmoa Eguberrien aurretik irekitzea zen, baina hainba...