Hasi dute txotx denboraldia Ataungo Urbitarte sagardotegian
Eguberrietako oporraldiaren ondoren, ostiralean zabaldu zituen ateak Ataungo Urbitarte sagardotegiak, txotx denboraldiari ekiteko prest. Ehundik gora lagun bildu ziren eta trikitilarien eta bertsolarien laguntzarekin, giro ederra sortu zen, bai afari garaian eta baita afalondoan ere. Goizaldeko ordu txikiak arte luzatu zen festa. Pasa dena, urte ona izan da bertako sagarrarentzat, eta aurten, Goierriko sagardogile gehienek, dena bertako sagarrarekin egin dute. Aukeran gainera, hala nahiago izaten dute ekoizleek, inguruko sagarra erabili, bertakoaren alde apustu egiteko batetik, eta erabiltzen duten sagarra hobeto kontrolatzen dutelako bestetik. Legorretako Aulia izaten da urtero denboraldiari ekiten aurrena, Santa Lutzi egunean zabaltzen baitute. Ataungoaren ondoren, hurrengoa Zeraingo Otatza sagardotegia izango da; hilaren 14an zabalduko dute. Tabakoaren legea Tabakoaren kontrako legearen eragina ere hasi da nabaritzen; tabernetan ez ezik, sagardotegietan ere jarri dituzte “erretzea debekatuta” dioten kartelak. Jendeak ondo erantzun dio lege berriari, errespetatuz. Erretzaileek atarira atera behar izan zuten, eta haientzako, prest zituzten hautsontziak kanpoaldean.
Eguberrietako oporraldiaren ondoren, ostiralean zabaldu zituen ateak Ataungo Urbitarte sagardotegiak, txotx denboraldiari ekiteko prest. Ehundik gora lagun bildu ziren eta trikitilarien eta bertsolarien laguntzarekin, giro ederra sortu zen, bai afari garaian eta baita afalondoan ere. Goizaldeko ordu txikiak arte luzatu zen festa.
Pasa dena, urte ona izan da bertako sagarrarentzat, eta aurten, Goierriko sagardogile gehienek, dena bertako sagarrarekin egin dute. Aukeran gainera, hala nahiago izaten dute ekoizleek, inguruko sagarra erabili, bertakoaren alde apustu egiteko batetik, eta erabiltzen duten sagarra hobeto kontrolatzen dutelako bestetik.
Legorretako Aulia izaten da urtero denboraldiari ekiten aurrena, Santa Lutzi egunean zabaltzen baitute. Ataungoaren ondoren, hurrengoa Zeraingo Otatza sagardotegia izango da; hilaren 14an zabalduko dute.
Tabakoaren legea
Tabakoaren kontrako legearen eragina ere hasi da nabaritzen; tabernetan ez ezik, sagardotegietan ere jarri dituzte “erretzea debekatuta” dioten kartelak. Jendeak ondo erantzun dio lege berriari, errespetatuz. Erretzaileek atarira atera behar izan zuten, eta haientzako, prest zituzten hautsontziak kanpoaldean.