Emakumeenganako indarkeriaren zergatietara joko dute etzi Legazpin
Eraldatzen Emakumeen Aldeko Elkarteak bi hitzaldi egingo ditu etzi arratsaldean Legazpin. Azaroan hasi zuten Aniztasunetik berdintasuneratz, Biolentzia sexistari, Stop! izeneko zikloari amaiera emango diote bi saio hauekin. 16:00etan eta 18:00etan egin...
Eraldatzen Emakumeen Aldeko Elkarteak bi hitzaldi egingo ditu etzi arratsaldean Legazpin. Azaroan hasi zuten Aniztasunetik berdintasuneratz, Biolentzia sexistari, Stop! izeneko zikloari amaiera emango diote bi saio hauekin.
16:00etan eta 18:00etan egingo dituzte etzi hitzaldiak, eta biak ere genero biolentziari buruzkoak izango dira. Lehenak El falso amor: germen de la violencia hacia las mujeres izena du eta bigarrenari aldiz, Violencia machista: ¿Por que siguen matando a las mujeres? izenburua eman diote. Yolanda Cervero, Nilda Gorvein eta Pilar Legarra ariko dira hizlari lanetan eta biak ere kultur etxean egingo dituzte.
Gorveinek berak azaltzen duenez, «bata gertatzen ari diren akats guzti horietara bideratuko da, emakumeak hiltzen zergatik jarraitzen duten galderaren gainean. Ez erantzun bat dugulako, eztabaida bat sortzeko baizik. Beste hitzaldia biktimak eta erasotzaileak lotzen dituzten lazo afektiboen gainekoa da, apurtzea hainbeste kostatzen direnak».
Saioak irekiak izango dira eta Eraldatzen elkartetik herritar guztiei egin diete bertaratzeko eta parte hartzeko deia.
Informazio gehiago: Eraldatzen