Neguan mendian ibiltzeko ikastaroa antolatu du Arrastakak
Neguan mendian segurtasunez ibiltzen ikasteko ikastaroa antolatu du Arrastaka Mendi Taldeak. Goi mendietan ibiltzen ikasteko irteera izango da eta urtarrilaren 22an eta 23an egingo dute. Irteeran parte hartzen dutenek kranpoiak eta pioletak nola erabi...
Neguan mendian segurtasunez ibiltzen ikasteko ikastaroa antolatu du Arrastaka Mendi Taldeak. Goi mendietan ibiltzen ikasteko irteera izango da eta urtarrilaren 22an eta 23an egingo dute. Irteeran parte hartzen dutenek kranpoiak eta pioletak nola erabili behar diren ikasiko dute eta mendian seguru ibiltzen eta progresiorako oinarrizko teknikak ere bai. Formakuntza tailerra urtarrilaren 22an izango da, larunbata, eta irteera aprobetxatuz igandean Lakartxela mendira igoko dira.
Irteeran parte hartu nahi dutenek datorren asteartean, urtarrilak 18, Beasaingo Jose Migel Iturrioz kaleko Ehunmilak-Arrastaka bulegoan egingo den bilerara joan beharko dute eta mendiko federatu txartela izatea ere derrigorrezkoa izango da. Bilera 19:30ean izango da eta bertan irteerari buruzko xehetasunak emango dituzte eta sortu litezkeen zalantzak argituko dituzte.