Udaberrian berriz ekingo diote jubilatuek zazpi hiriburuak lotzeko bideari
Goierriko jubilatu talde batek iaz ekin zion Euskal Herriko zazpi hiriburuak lotzeko bidea egiteari, etapaka. Zeharkaldi hori 35 etapatan egiteko asmoa dute, eta iaz 18 egin zituzten. Donostiatik abiatuta, Baiona, Donibane Garazi, Maule eta Iruñea igaro dituzte dagoeneko, eta udaberrian falta zaizkien 17 ibilbideak egin nahi dituzte, Gasteiz, Bilbo eta Donostia oinez uztartzeko. Batekoz beste 25 kilometro eta zazpi orduko inguruko ibilbideak egin ohi dituzte astearte, asteazken edo ostegunetan, eta joan-etorria autobusean egiten dute. Aurtengoetan parte hartu nahi dutenek telefono zenbaki hauetara deitu behar dute: 685 73 73 40 (Juan Ixidro), 646 68 67 78 (Txisto) eta 688 61 95 42 (Juanjo).
Goierriko jubilatu talde batek iaz ekin zion Euskal Herriko zazpi hiriburuak lotzeko bidea egiteari, etapaka. Zeharkaldi hori 35 etapatan egiteko asmoa dute, eta iaz 18 egin zituzten. Donostiatik abiatuta, Baiona, Donibane Garazi, Maule eta Iruñea igaro dituzte dagoeneko, eta udaberrian falta zaizkien 17 ibilbideak egin nahi dituzte, Gasteiz, Bilbo eta Donostia oinez uztartzeko.
Batekoz beste 25 kilometro eta zazpi orduko inguruko ibilbideak egin ohi dituzte astearte, asteazken edo ostegunetan, eta joan-etorria autobusean egiten dute. Aurtengoetan parte hartu nahi dutenek telefono zenbaki hauetara deitu behar dute: 685 73 73 40 (Juan Ixidro), 646 68 67 78 (Txisto) eta 688 61 95 42 (Juanjo).