Ostadar Mendi Taldeak antolatuta,
1936an Altxamendu Nazionala eman zenean Nafarroako erreketeek
Ataunera sartzeko egindako ibilbidea errepikatuko da igande honetan.
Otamotz.com- Datorren urtarrilaren 16rako
Ostadar Mendi Taldeak ibilaldi ederra antolatu du Ataungo mendietan barrena. 1936an Altxamendu Nazionala eman zenean,
errekete nafarrek Ataun beren gain hartzeko burutu zuten zeharkaldia errepikatzen du ibilbide honek Lizarrustin hasi eta San Martingo plazan, udaletxe parean amaituz. 6 ordu inguruko ibilbide luze honek Ataungo paisaia mota ezberdinak zeharkatzen ditu.
Ibilbidean oso interesgarriak diren lekuak bisitatuko dira. Ostadar mendi elkarteak ATAUNIKER elkartearen laguntzari esker antolatu dituenak. Ataun okupatzean gertatu ziren gertakizunen informazioa jaso dute horretarako. Irteeraren helburuetako bat da hain zuzen hori, bildutako informazioa bertaratzen direnen artean zabaltzea, Goierrin Gerra Zibila nola gertatu zen hobeto ulertzeko asmoz. Memoria Historikoaren errekuperazioarekin zer ikusia duen informazioaz gain, Ataun herrian gorde diren kondaira mitologikoak ere zabalduko dira.
Ibilbidea
Lizarrusti mendatetik irten eta Lareorako urtegira joatea izango da lehenengo zeregina. Tarte honetan Química Forestal SA enpresak erabili zuen trenbidearentzako irekitako bidetik egingo dira lehen kilometroak. Ondoren AGAOTZ (974 m) gainera igo eta bertan Ataungo Domoaren fenomeno geologiko interesgarria hobeto ezagutzeko aukera izango da. Bidean hainbat jeinuren kondairak gogoratuko dira, hala nola Maruak, Mari, Jentilak, Zezengorriak, Torto… Maomendiko Pago Haundie ere ezagutuko dute bertaratzen direnek… Domon barrena sartu eta azkenik Ikarandietako arroilatik igaroz, Ataungo San Martin auzoan amaituko da ibilaldia.
Ibilbidea erraza da, edonork egiteko modukoa eta 5 bat ordutan bete daitekeena. Zerrenda dagoeneko irekita dago eta Zumarragako Kultur Etxean Ostadar Mendi Taldeak duen egoitzan eman daiteke izena, ostegunean eta ostiralean 20:00etatik 21:00etara. Baita 943723385 telefonora deituta edo // <![CDATA[
var prefix = 'ma' + 'il' + 'to';
var path = 'hr' + 'ef' + '=';
var addy51142 = 'ostadar' + '@';
addy51142 = addy51142 + 'ostadar' + '.' + 'org';
document.write( '
‘ );
document.write( addy51142 );
document.write( ” );
//n
// –>
// ]]>ostadar@ostadar.org// E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu. // <![CDATA[
document.write( '’ );
// ]]> emailera idatziz.
Autobusa goizeko 7:30etan aterako da Zumarragako Parrokiatik, bazkalordurako aurreikusten delarik buelta.