Urteko lehen hiruhilabetean kaleratuko du CAFek Oaris abiadura handiko trena
Abiadura handiko Oaris trena egiten amaitu du CAFek Beasaingo lantegian. Proba fasean dago oraindik trena, baina aurtengo lehen hiruhilabetea amaitu baino lehen kaleratuko duela iragarri du tren ekoizle goierritarrak. Oaris trena CAFen garatutako proie...
Abiadura handiko Oaris trena egiten amaitu du CAFek Beasaingo lantegian. Proba fasean dago oraindik trena, baina aurtengo lehen hiruhilabetea amaitu baino lehen kaleratuko duela iragarri du tren ekoizle goierritarrak. Oaris trena CAFen garatutako proiektua da, trena ekoizteko prozesu guztia enpresako lantegietan egin baita.
Proiektu honekin abiadura handiko nazioarteko merkatuan lehiatu nahi du CAFek, Beasainen, Estatu Batuetan, Frantzian, Mexikon, Txilen eta Brasilen dituen lantegietan ekoitzitako trenekin. Hala, Renferentzako abiadura handiko hainbat tren ekoitzi ditu dagoeneko enpresa goierritarrak, eta baita Ankara-Istanbul linearako ere.
Sebastian ministroa Beasainen
Migel Sebastian Industria, Merkataritza eta Turismo ministroa Beasainen izan zen atzo, CAFek ekoitzitako Oaris trena eta lantegiko instalakuntzak bertatik bertara ezagutzen. Jose Maria Baztarrika CAFeko lehendakariarekin eta Andres Arizkorreta kontseilari delegatuarekin egin zuen lantegian zehar bisita, azken hilabeteetan Beasaingo lantegian estreinatu dituzten instalazio berriak ezagutuz.