25 urte bidea egiten
Bonba egunarekin ari dira ospatzen ordiziarrak Gaztetxearen 25. urteurrena, gaur betetzen baitu merde laurdena. Gernikako akordioari atxikimendua emanez hasi dute eguna eta goizaldera arte jarraituko dute, gaurkoa baita urte osoan zehar antolatuko dit...
Bonba egunarekin ari dira ospatzen ordiziarrak Gaztetxearen 25. urteurrena, gaur betetzen baitu merde laurdena. Gernikako akordioari atxikimendua emanez hasi dute eguna eta goizaldera arte jarraituko dute, gaurkoa baita urte osoan zehar antolatuko dituzten ekintza nagusien artean lehena. Bertso eta trikiti doinuekin aurkeztu dute eguerdian Gaztetxeko panpina eta plazan bazkaldu ondoren gauean jarraituko du festak, Deaf Squad eta Steel Knucles taldeek kontzertua egingo baitute Gaztetxean.
Datozen asteetan jarraituko dute ospakizunekin: urtarrilaren 27an zine emanaldia eta mahai ingurua egingo dituzte eta hurrengo egunean jaia Gaztetxean, urtarrilaren 28a ikasle ertainen eguna dela aprobetxatuz. Urtarrilaren 22an Gaztetxeko diskoaren aurkezpena egiteko jaialdia zuten antolatuta, baina otsailera arte atzeratu egin behar izan dute hainbat arazo tarteko. Diskoan Goierriko 45 taldek parte hartuko dute, tartean Bidea egiten urteurreneko abestia egin duen Laket taldeak. Aitor Sarriegi bertsolari beasaindarrak idatzitako hitzekin egindako kanta eta bideokliparen making off-a interneten daude ikusgai, Youtuben.